viernes, 16 de septiembre de 2016



LARRIALDI EGOERAK

Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.

Gertaerak izan daitezke:


· Uholdeak,


· zentral nuklear baten erradiazio-ihesa,


· merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...


Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:




LARRIALDI KOLEKTIBOA:


Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.

Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke

Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke



HONDAMENDIA: 

Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.

Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.

Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.




KATASTROFEA:

 Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.

Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.

Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak

Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, baigiza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.

Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea

Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.




ZER DA LARRIALDI PLANA?

Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.


ARIKETA:


BILATU EGUNKARIETAN EDO INTERNETEN LARRIALDI EGOERA DESBERDINEN ADIBIDEAK ETA SAILKA ITZAZU IKUSITAKO ERIZPIDEEN ARABERA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario